BCCCAP00000000000000000001233
arrigarrizkoa, t. a., alako "karismak", bai, yoan ziran; ta gaur eztaude Elizan, zion Suenens kardenalak. Baifia badira orain ere, yardesten zuan, oraingo aldietan bear diran be– zelakoak. Elizaren edozein garaia, Espiritu Santuaren garaia baita ; ta Espiritu Santua, aldi oro, oi dago egon Elizan. Eta adi– bide bezela, teolo'golariak (urtziztilariak) ipintzen zituan, orreik dirala gaurko Elizaren "karismak", esanaz. Eta badira "igarleak" (1) ere gaur, animen artzaiei eban– gelioa gogora ta begietara ekartzen dietenak. Laikoak dira, alegia, "igarle" orreik, zion kardenalak. Eta "igarle" gaberik, zer egin Elizan... ? Au da, igarleen laguntza eman oi diguten laiko gaberik, zer egin ahal deza– kegu Elizan ... ? . Egia da, artzaiei dagokiela, "karisma" orre ik, bear beze– la, erabiltzea ta erabiltzen irakastea. Baifia orretarako entzun egin bear zaie laikoai; ta alka– rrizketak antolatu; ta entzun ta itz egin, batetara ondo etortzeko. Sinistunek, begirunea ta onginaia zor die ar– tzaiei. Baita artzaiak ere, berdin, sinistunei; baita sinistunek berengan dituzten, Espiritu Santuaren zerutiar doaiei. Eskusartze asko izan zan laikoei buruz. Baina, sa– rritan heintzat, nasketa naiko aundia egiten zuten, etzituztelako bereizten bi gauza oneik : aldez, laikoei buruzko teolojia; aldez, egiteetara eraman bear dan ta laikoei dagokien apostolutzako lanbidea. (1) Txiki-txikitik ikasi genduan, "profeta", "prophete" adiaraz– teko, "igarle" itz ori oso egokia dala, ola erabil!i oi bai zuten gure errietako apaizak, gure garai areitan beintzat. Uste det gaurko aldi berriotan ere berdin erabilli ditekela "igarle", "pro– feta" esan gabe. 73
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz