BCCCAP00000000000000000001233

Baina auzia egi-egian, ezta orrelakoa. Ori baino askoz geiago da, Yainko-erriaren utsik ezingin izatea. Edestiak irakasten digunez, erriak ikusi ta salatu ere egin zuan noizpait, teologolarien irakatsietan zerbait uts zegoela izkutuan gorde-ta bezela. Baita gotzaien euren iritzietan ere, kondairan noizpait agertzen dan bezela. Esaterako, laugarren mendean, ·erria izan zan "Arriano"-en irakasmenaren puskaen bat edo bat, ino– laz ere, artzea nai izan etzuana, puska artan etzegoela egiarik konturatu zalako. Berdin, Andre-Mari'ren zeruetara, soin ta gogoz, yasotze siniskaian ere. Erriak, mendei-mende, beti si– nistu izan zuan; ta aitortu ere bai. Eta bitartean ur– tziztilariak (teologolariak) eztabaidan zebiltzen. Ori izan zan, gaiak dion bezela, Yainkoaren erriak goi-izatezko sena dualako; eta sen orren bidez, utsik ezingina dalako bere erara ; eta eztalako gezurtatzen. Au onartuz ta oniritziz, subi bat ederra egiten da katolikuengandik Protestanteengana ta Ortodosoen– gana ; ta bidea erraztu, <lanok batera etortzeko. Ala ere kontu... ! Ortodosoak irakasten dute, Eliz– Batzar Orokarra utsik ezingina izateko, erriaren baie– tza ta onartzea bearrezko dituala. Baina ustekizun ori ezin <liteke ontzat eman, geiegikeri bat baita. Suenens kardenalak, gaurko egunean ere badirala "ka– rismak" Elizan, esan zuan (ori ere Ruffini kardenalak uka– tzen zuan gauza bat zan). Paulo Apostoluak azaldutako «ka– .risma" areik, izkuntzen mirarizko yakitea, gaxoen sendatze 72

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz