BCCCAP00000000000000000001233
Gaia zati batzutan, inozoegia dala adiarazi zuten askok; esate baterako, beko izatezko maillaz ari <la– nean, mundu onetan pekaturik ezpalego bezela, ari dala, ezta yatorrizko pekaturik ere. Baita luzeegia da– la, maiz illuna ta ulerkaitza. "Eztuela tutik esaten, munduan egin oi diran ezin konta-ala pekatuetaz; ezta munduan dan, ezin neur– tu-ala gaiztakeri ta oituren ustelkeriaz. Eztala ere ezer aipatzen, lurrean eraman ta yasan bear oi ditugun atsekabe-min ta nekeetaz. Gainera, Eliza Ama bera ere, belauniko bezela ipintzen duala, munduaren aurrean barkazio eske, kontuan euki barik ta gogora ekarri gabe, Elizak munduari egin ezin-esan alako on ta mesedeak. Ta ori dana etzaiola eder; ta min ema– ten diola biotzean ". (Ruffini kardenalak). Siri kardenalak ere aurka egin zion txostenari, gaingiroki itz eginaz : "eztala ja (1) ere yakitera ematen, munduan ain edaturik dagoen erlijioarekiko axolagabekeriaz ; ezta, Yaiokoa alde bat utzi-ta, Aren ordez landatu nai dan laikokeriaz (2). "Elizak ezin ditzakela alde batera utzi, ber-berak dituan arazo, buruauste ta korapilloak, munduak di– tuanak erabakitera yoateko munduaren onura ta pro– txurako bakarrik. Orrela egitea, kristauentzat gaizpi– dea litzakela ". (Siri'k). Eztala ere esaten, Fraka Gorri'k (1) Ja: nada, "rien", Naparroa'ko Ultzama'n beifiola beintzat, oraifiik 1.:rte gutxi dala, maiz-maiz entzuten zan itza. Eta bear ba– da, Naparroa'ko beste lekuetan ere bai. (2) Laikokeria: laicismo, "laicite" zentzu txarrean. 251
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz