BCCCAP00000000000000000001233
ran gizonak, oneik dakitela edo eztakitela etorbide ori, au da oartzen dirala edo eztirala oartzen etorbide arretaz. Aita Santuaren ondoan egotez oi dagoen Van Lier– de gotzaiak, Andre-Mari Kristo'ren ta Elizaren Ama dala, Batzarrak aitortzea nai zuan. Ta Ama Birjina gure "bitartekoa" dalako zeraz ere, Eliz-Guraso askok uste duten baitio yaki,te argiagoa dutela kristauek, esan zuan. Castan Siguentza'ko gotzaiak ere, goi-goitik, gora– tu zuan Andre-Mari; ta izen bi areik ematen zizkion. "Ama bat sendian dana, orixe dala ere Andre-Mari Elizan". Gogaiera au antz aundia duana da, 6-garren Paul'– ek 3-garren Aldi onen amaieran esan zuanarekin : "nola ta zergatik dan Maria Elizaren Ama". (1). Polonia'ko Gavlina gotzaiak, egotez Erroma'n oi dagoanak ta Maria'ren alkartasunen zuzendari <lanak, oso yakingarriak esan zituan. Iru yakingarritan gel– dituko naiz. Lenengo, Lutero'ren zati polit bat irakurri zuan, Lutero'k "Magnificat" kantaren inguruan idatzi zuana, Andre-Mari goretsiz ta aintzalduz. Bigarren, argibideak ekarriz, auxe erakutsi zuan : izkutuan ta itzalpean, katolikuak ta ortodosoak batera etortzeko lana egiten ari dala Andre-Mari'ren yaiera. Irugarren, Polonia'ko uriburu Barsobia'ko "artzai" luterotar ba– ten itzak aipatu zituan: "Andre-Mari'k irakatsiko digu ta dizue, Yesukristo obeto ezagutzen". (1) "V. !!.", 3-eme S., 107-grm orrialdeko oarkizunean. 141
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz