BCCCAP00000000000000000001233

2-garren Aldikoa, "De Beata Maria Virgine, Matre Dei et Ecclesiae" (Yainkoaren ta Elizaren Ama dan, Maria Birjin Zoriontsuaz). Esan oi danez, "Balie" Aba frantziskarrak berak aldatu zizkion izenak; ta al– datu bere kabuz (1). 3-garren Aldian berriz onako izen au yarri zioten : "De Beata Maria Virgine Deipara in mysterio Chris– ti et Ecclesiae" (Yainkoaren Ama dan Maria Bir– jin zoriontsua, Kristo'ren ta Elizaren ezkutapenean) (2). Izenburu onek iraungo du "Elizaren siniskai– Kostituzioan ". 2. Gaiaren izena azalduz "Yainkoaren Ama" : ori izateak ekarri dizkio An– dre-Mari'ri bere bikaintasun ta edertasun guztiak. "Yainko-amatasuna" da Andre-Mari'ren goi-aundita– sun guztien oinarri ta etorbide. "Kristo'ren ta Elizaren ezkutapenean": au da Ba– tzarrak Andre-Mari'ren ikastea ta azterketa egin gogo duala, ez arek beregan duan izakeran, Kristo'rekin ta Elizarekin dituan zerikusietan baino. Ta gainera Ba– tzarrak Kristo'ri ta Elizari, biei, ikusgune bat, berdi– netik, begiratu-ta. (1) Kabu: iniciativa, determinaci6n, "initialive, determination". (2) Ezkutapen: irakurri azkenean dagoen iztegitxoan. 138

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz