BCCCAP00000000000000000001233

Ta ortik atera, zeruko Elizak ta lurrekoak zer-no– lako yoan-etorri ta zerikusiak dituzten alkarren artean. 6. Zazpigarren buru oneri atera zizkioten utsak. a) Estrasburgo'ko gotzai, Elchinger yaunak, akats: au atera zion : Azken egunak azaltzean, gizon ba– koitzari buruz bakarrik egiten duala ikasgaiak, ez or– dea Elizari ta mundu guztiari buruz ere. Ala ere~ egun areik eztirala bakoitzaren azkenak bakarrik izango, baita lurreko Elizarenak ; ta mundu ta Izadi osoarenak ere. Ta mundua ta Izadia ta gizona, danak Yesukristo'- gandik etorriak diran bezela, berriz ere danak Ye– sukristo'gana yoango dirala. Ikasgaiak, alegia, Izadia luze-zabal osoan (1) artu ta erabilli ta aztertu bear lukela. Ta ori Yesukristo'ren bigarren etorreran ger– tatuko dala. b) Sorkaldetarrak berriz beste akats bat ateratzen zioten: ikasgai onetan ere Goteunaren (2) eragiera peitu zaia, beste ikasgai askotan bezela. Esate batera– ko, mezako ogi ta ardo eskeintsariak eskeintzean ere, Goteunari egin bear zaion otoitza ere, ezin ditekela ezkutuan igaro. Sarkaldean, Kristo gure Yaunari dagokion teolojia oso aurreratua dagoela; baifia Goteunari dagokiona atzeraturik dagoela. (1) Luze-zabal: dimensi6n, "dimension". (2) Gogo Deunaren, Espiritu Santuaren. 126

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz