BCCCAP00000000000000000001233
zan aldarrikatu bear dan Yainkoaren itza, mezan era– billi bear dan mintzaira, mezako kristauen yaunartzea bai ostia santuan, baita odol santuan Sorkaldean egin oi duten bezela, alkar-meza edo alkarrekiko meza. Au guztia Azillaren 20-an oniritzi zuten. Irugarren burua : sakramentuak ta sakramenta– lak. Izkuntzari buruz bakarrik eztabaida pizka bat izan zalarik, gainerakoan laster izan zan baieztua. Lauga– rren burua : mezadunok, egun oro, egin oi ditugun otoitzak, eskuetan oi darabilgun liburu beltz artan oi daudenak. Au ere Azillaren 22-an igaro zan ta erraz igaro gero. Boskarren burua: liturji-urtea. Seigarren burua: eliz-musika. Zazpigarren burua : eliz-edertia ; ta elizkizunetan erabilli bear oi diran gailluak. Iru buru oneik, batean, izan ziran autarkituak. Eta Azillaren 22-an berean, berriz "Liturji-Arau– dia ", ez zatiz-zatizka, dana osoan baizik, autarkitua izan zan. Beraz etzan besterik bear, Aita Santuak mun– duari yakinaraztea ta oiuztatzea baino. Ta ori, Ne– gillaren 4-an egin zuan, egin. Eta geigarri txikitxo bat dakar azkenean : Pazkoak, urte oro, egun berdinera tinkotu ezkero, urteroko egutegia ere berdina egin di– tekela mundu guztirako (1). (1) "23-garren Yen A. S. la II-garren B.", 100 la 101 la 102 orrialdetan. 102
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz